XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) diruaz gain, gonapean intxaur edo sagar batzuk ekartzen dituelako eta horrek poxa ematen didalako.

Amari etxeraino lagundu ondoren artabizar apur bat erretzera joan naiz.

Gaur bakarrik egoteko premia neukan eta horregatik ezkutatu naiz arto sailetan zigarrotxoren bat erretzeko.

Keak eraginda eztulka hasi naizen batean Zer katarroa harrapatu duk, ala entzun eta larritu egin naiz.

Hala ere, berehala lasaitu nahiz ene aurrean Iñigo ikusi dudanean.

Ardo egosia azukrearekin hartzea komeni zaik , esan dit gero.

Herrian denok oso maite dugu Iñigo.

Atzeratu samarra da, baina bizkorra eta maitakorra bera bezalakoa.

Gainera guztiz fidatzekoa da; adibidez, nik badakit inortxori ere ez diola esango hemen ikusi nauenik.

Gero futbolean egin dituen geldialdirik nagusienak azaldu dizkit (...).